Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoGorputzaren eta teknologiaren arteko lotura ikergai duen dantza garaikideko proposamena. Agertokian, bi pertsonaia, biak ere nekatuak, ezerk ere ez ditu harritzen, eta ez dira bizirik sentitzeko gauza, ez bada beren burua muga irudikaezinez haratago eramanez. Beren buruari galdetzen diote: Nola iraun erdi erreala erdi birtuala den mundu honetan, gorputzak amaiera saihestezina zain duenean? Nola lortu jendea gutaz oroitzea? Sare sozialek egunero elikatu beharra dagoen sasi-errealitatean barneratzen gaituzte, ahanzturan ez erortzeko, geure burua agertzeko; eta besteen onarpena etengabe lortu behar izate horrek azkenean ondorioak ditu gure gorputzean, eta gure gorputza eduki bihurtzen da, kontsumo-objektu, alegia. Jendearen onarpena erdiesteko ordaintzen dugun prezioa da, bai eta gizarteko kide sentitzeko ordaintzen duguna ere, emaitza bakardadean bizitzea izanik ere.
Topaketa talde artistikoarekin, saioaren ondotik.