Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Zizurren Euskaraz 2026 eta San Joan suak


Euskara


Ekainarekin batera hemen da berriz ere “Zizurren Euskaraz” zikloa: Euskarak karrikak, plazak, parkeak eta baita Zizurko urmaela ere blaituko ditu. Hala, ekainaren 16tik hasita eta San Joan gaueko sutaraino euskara nonahi ibiliko da gurean.

  • Ekainak 16, asteartea, 19:00etan: “Kay Robot” (txontxongilo komedia), Ameztu antzerki konpainiarekin. Kultur Etxeko Plazan.
  • Ekainak 19, ostirala, 19:00etan: “Azken Eguzkilorea” (txotxongiloen kale antzerkia ), Patata tropikalarekin. Kultur Etxearen ondoan, Erreniega parkean.
  • Ekainak 21, igandea, 20:00etan: “San Joan su ttikia” (ipuin musikatuak), Ameli eta Xirrikituen jostuneren eskutik. Zizurko urmaelean (Ardoi sektorea)
  • Ekainak 23, asteartea: San Joan suak, Zizurko kolektibo ugarik girotuta. Ardoi sektorean.

Eguneraketa-ohartarazpenak: Aldaketarik balego egitarauan (ordutegia, lekua…), hemen jasoko dugu.





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala