Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Escape Room


Urr 25


Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat bisitatzeko. Escape rooma dagoen auzoan, gizon baten gorpua agertu berri da zatikaturik edukiontzi batean… Lau lagunek jolas atsegin eta dibertigarria aurkitzea espero dute, beren adimena probatzeko eta barre egiteko. Aldiz, gelan sartu eta atea hermetikoki ixten den unean bertan, atzera-kontua hasiko da: gauza bitxiak pasatzen hasiko dira. Ihesgelatik ateratzea ez da ez erraza izanen, eta minutuak joan, minutuak etorri, jolasa benebenetako infernu bat bilakatuko da, lau lagunen arteko adiskidetasuna kinkan jartzeraino. Baina kasu! Ez dirudien arren, hau komedia bat da… beldurrezko komedia bat!





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala