Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Lurrinak: Magia tailerra


Abe 17


Honako hau ez da magia saio arrunta, gazte eta helduei zuzendutako magia tailer bat da. Asier Kidam magoak Gabonetako otordu eta poteoetarako magia-trukuak erakutsiko dizkigu, lagun eta senideak harritzeko modukoak! Abenduaren 17an, asteazkena, Kultur Etxeko antzokiko taula gainean 19:30ean. Iraupena: ordu eta laurden.

Gonbidapenak: doan, Kultur Etxeko txarteldegian edo lotura honetan online.

Lurrinak usain atseginak dira, perfumeak, kafe ehotu berria edo bizkotxoa labean.

Lurrinak ere badira ezagutzen ditugun leku edo pertsonen usainak, batzuetan nonbaitetik igaro eta usain bat sudurretik sartzean bat-batean sentimenduak edo oroitzapenak azaleratzen dira. Usaimena da, antza, memoriari gehien lotzen zaion zentzumena.

Euskararen Lurrinak kultur programa, beraz, oroimenaren betikotasunean geratu nahi duten xarmaz beteriko euskarazko ekitaldi efimeroak dira, komunitatearen zentzumenak pizten dituztenak.







Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala