Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoAbe 6 - Abe 28
DEERHOUND DORREA IV, JANTZIGELA
DeerHound Dorrea IV, Jantzigela, DeerHound Dorrea erakusketa-proiektu seriatuaren laugarrena da. Bertan, fikziozko dorre baten gela bakoitza fisikoa egiten saiatzen naiz. Sortzera bultzatzen nauen sentiberatasun estetikoko iruditeria bat jartzeko aitzakia gisa erabiltzen dut dorrea, non sinesten dudan balio batzuk kondensatzen diren, non neu ni ere kokatzen naizen.
DeerHound Dorrea proiektua ia eszenikoa da, eta estetika propioa partekatu nahi izatetik sortzen da, zerbait “herrikoia”, iruditeria kolektibo hurbilean ohikoa, sentitzeagatik. Austeritatetik, gauza txikietatik eta apaltasunetik abiatutako ekintza ere izan nahi du, eta fikziozko eta fantasiazko leiho bat ireki, merkatu-logikatik kanpo.