Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Poeta en Nueva York


Api 17


OHARRA: Estreinaldia Nafarroan


Lorcaren poema-liburua eta bere familiari New Yorketik bidalitako gutunak uztartzen dituen antzerki-egokitzapena.

Federico Hiri Handira joango da Madrilen aurkitzen ez duen bakearen bila, baina 29ko crackeko New Yorkekin egiten du topo. Ozeanoaren beste aldean aurkitzen duen deshu­manizazioak eta depresioak bere poesia urez betetzen du eta betiko aldatzen du.

Bere poema eta gutunen bi­dez, Federiko barnekoena eta gizatiarrena ezagutuko dugu, hiri handi batera bere burua galdu eta aurkitzera doan gaztea. “El rey de Harlem”, “Ciudad sin sueño” edo “Oda a Walth Whitman” bezalako poemak “Diván del Tamarit” bezalako beste poema batzuekin, eskutitzekin eta “El público” bezalako lanekin kon­binatzen dira, Lorcaren poesia gazte eta helduei hurbiltzeko eszenaratze ikaragarri ba­tean. Ikuskizuna Londresen estrei­natu zen eta Europan bira egin du, Madrilgo Fernán Gómez Antzokian aste luzez sarrerak agortu ondoren.





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala