Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoHemen daukagu Zizur Nagusiko 2026ko Festetako programa. Festak abuztuaren 26tik (asteazkena) 30era (igandea) ospatuko dira, musika, kultura, haur, gazte, kirol eta tradiziozko programazio zabalarekin.
Deskargatu programa hemen.
Festak asteazkenean, hilaren 26an hasiko dira, 12:00etan, udaletxeko balkoitik suziri iragarlea jaurtiz. Oscar Arroyo Ubeda zizurtarra arduratuko da sua pizteaz, 2026an zazpi kontinenteetako tontorrik altuenetara iritsi ondoren burutu duen kirol erronkari esker, Everest, munduko mendirik garaiena, igota.Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak, Zizurko Gaiteroek, Baztan Gaiteroek eta Ilunabarra Txistulariek lagunduko dute ospakizunen hasiera, Goxo Txarangarekin batera.
Egun horretan bertan, ongietorria eta zapi banaketa egingo zaie 2025ean Zizur Nagusian jaiotako haurrei, baita kale antzerkia, haurrentzako entzierroa eta SK, La Vuelta del Loco eta Gozategiko kontzertuak ere.
Musika, kultura eta tradizioa
Musika programak kontzertuak eta emanaldiak eskainiko ditu bost egunetan zehar. Ostegunean Los Descartes, Rumbo Tijuana eta Eztitan taldeek joko dute. Ostiralean Puro Relajo eta Km Zero taldeen txanda izango da, baita Tecno Area eta Escala orkestraren dantza saioa ere.
Larunbatean Zizur Nagusiko Musika Banda, The Old School Quartet, DJ Risas, Freedom Tech VI eta Nueva Etapa orkestra izango dira. Delirium txarangak goizaldea girotuko du eta kalejira egingo du Alde Zaharrean zehar. Igandean, Chelsea Hotelak kontzertua eskainiko du 12:30ean Kultur Etxeko plazan.
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa egunero aterako da eta Zizur Nagusiko hainbat gune zeharkatuko ditu. Dianak, dantza tradizionalak, gaiteroak, txistulariak, trikitilariak, topadantza, behiak, zezensuzkoak, herri kirolak, pilota eta artisau lanbideen azoka ere izango dira.
Haur eta gazteentzako jarduerak
Ostegunetik igandera, zero eta sei urte bitarteko haurrentzat Dindaiako jolas eta tailerrak prestatuko dira Emakumearen plazan. Kale-antzerkia, haurrentzako entzierroak gurpildun torikoekin, txokolatadak glutenik gabeko produktuekin, herri-kiroletako jolasak, gaztelu puzgarriak eta uretako superirristagailu bat ere egongo dira publiko guztientzat.
Zero Eremua, kerik eta alkoholik gabea, 2011 eta 2015 artean jaiotako pertsonei zuzenduta egongo da, eta ostegun eta ostiral arratsaldeetan jarriko da martxan frontoi ertainean. Karaokea, Just Dance, zezen mekanikoa, parkour, henna tailerra, jokoak, photocall eta pintxo eta krispeten banaketa.
Doako garraioa eta errespetuzko festak
Doako tren batek Zizur Nagusiko herriguneak lotuko ditu larunbatean, hilaren 29an, eta igandean, 30ean. Zerbitzua ordu erdiro egongo da martxan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Urbanizazioko, Ardoiko eta Alde Zaharreko hainbat puntutan geldialdiak eginez.
Ostegunean, hilak 27, 18:00etatik 19:00etara, barrakek musikarik gabe funtzionatuko dute, zaratekiko eta musika altuarekiko sentsibilitate berezia duten pertsonei sarbidea errazteko. Astelehenean, hilak 31, Barraken Egun Herrikoia ospatuko da, bidaia bakoitzeko bi euroko prezioan.
“Festarik onena errespetuz dantzatu, bizi, gozatu, partekatzen… da” udal-kanpainak lagunduko ditu festak. Puntu Feministak eraso sexistei eta LGTBIQ+fobikoei buruzko informazioa, sentsibilizazioa eta arreta eskainiko ditu 24 orduz, 680 830 696 zenbakian.
Aurrekontua eta iragarpen-kartela
2026ko festen aurrekontua guztira 208.901,69 eurokoa da guztira, hau da, 2025ekoa baino % 25 handiagoa.. Partida nagusia musika-emanaldiei dagokie, 86.204,50 eurorekin; ondoren, kaleko jarduerak, proposamen gastronomikoak, taldeek sustatutako jarduerak eta piroteknia.
Iragarpen-kartela, «Sonidos de agosto» izenekoa, Zizur Nagusiko bizilaguna den Rafa Pérez Lizasok egina da. Lehiaketara aurkeztutako lanak abuztuaren 17tik 30era bitartean bisitatu ahal izango dira Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 15:00etara.
Udalak jardueretan parte hartzera eta bost eguneko topaketa, ospakizun eta bizikidetzaz gozatzera animatzen ditu herritarrak, errespetutik eta tolerantziatik abiatuta.
Festa zoriontsuak!