Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiago
Izenburuak azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kontuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen mugatik kanpo geratzen da.
Dirudienez, 52 hertzioko balea jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik bere deia erantzuteko gai. 52 hertz “balea bakarti” horren metafora bihurtzen da gizarte isolamenduaren sinbolo gisa, eta bakardade desiragabea pairatzen ari diren edo jasan duten pertsonen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.