Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiago
OHARRA: Euskaraz
Ez utzi amets egiteari, amets egiten duenak bakarrik ikasten du hegan egiten
Maria irudimen handiko neskatoa da eta izugarri maite ditu aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak. Arratsaldero, orduak pasatzen ditu aitonarekin PETER PAN izatera jolasten.
Baina gau batean, ume galduek, Maria, bere gelatik eramango dute Sekula Betiko Lurraldera, eta orduan, lehen pertsonan biziko ditu abentura zirraragarriak: piratak, txilintxo, indioak eta James Matthew Barriek idatzi zuen iruditeria osoa bere errealitatearen parte bihurtuko dira.
Txotxongilo eta aktoreen ikuskizuna, sentibera eta dibertigarria, une oro txikien eta handien konplizitatea bilatuko duena eta lehen unetik liluratuko zaituen eszenaratze batekin.