Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoOHARRA: Sarrera librea
Akrobata bikote batek, ama eta aita lehen aldiz, baskula, porte akrobatikoak, jauzi frenetikoak eta azken uneko oraldiak dituen show bat aurkeztuko digute. Dena kontrolpean dagoela dirudi, baina gaur haurtxoa ez da erraz jartzen ari. Ez dago beste aukerarik: ikuskizuna hasi egin behar da, eta haurtxoa haiekin egongo da. Gaur oraindik zailena ez dira jauziak eta piruetak, kontziliazioa baizik.