Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoMartxoaren 2an Zizur Nagusian 2026ko Sendaberri Zirkuitua aurkeztu zen, Nafarroako Antzokien Sarearen berezko zikloa, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan diseinatua. Ziklo horren helburu nagusia Sareko espazioetako arte eszenikoen eskaintza aberastea eta osatzea da, beren lengoaia edo gaiengatik beren agendetako parte izan ohi ez diren proposamenen programazioa bultzatuz.
2026an 67 emanaldik osatzen dute zirkuitua (horietako 14 euskaraz), eta Nafarroako Antzoki Sareari lotutako 32 herritan egingo dira. Heldu, gazte eta familientzako ikuskizunak, dantza, txotxongilo, zirku, arte bizi eta antzerkikoak, Nafarroako 8 konpainiarekin eta beste autonomia erkidego batzuetatik etorritako 5 konpainiekin, sareak egindako deialdiaren bidez jasotako 100 proposamen baino gehiago baloratu dituen batzorde artistiko batek aukeratuak.
Zizur Nagusian 3 emanaldi programatu dira aurten Sendaberri zirkuitoaren barruan, bi martxoan eta bat urrian:
Martxoaren 13an, 20:00etan, Artedrama (EAE) eta Axut (Hendaia) konpainien Nor naizen baneki antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu, helduentzako antzerkia euskaraz, Nafarroan presentzia handia duen talde artistiko eta teknikoa duen elkarlana.
Martxoaren 21ean, 20:00etan, Las Nenas Theatre konpainia nafarra izango dugu Torcidxs proposamenarekin. Proposamen horretan, interpreteek beren buruarekiko zerbait desberdina izateko nahia gorpuzten dute, eta epaiketen eta identitateen zurrunbiloa eragiten dute, dena hautsi eta porrota ospatzeko.
Urriaren 30ean, 20:00etan, Ion Iraizoz nafarrak bisita egingo digu Instrucciones para Alberto González komedia existentzialistarekin. Komedia horrek egilearen azken lanen ildoari jarraitzen dio. Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu, eta giza portaera zein bizkorra izan daitekeen hausnartzen saiatzen da.
Emanaldi bakoitza amaitzean, talde artistikoarekin hitz egin ahal izango dugu, eta sorkuntza-prozesuaz edo lanaren gaiaz hitz egingo digu, publikoari proposamen eszenikoa funtziotik harago bizitzeko aukera emanez.