Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Abuztuan komiki tailerra euskaraz


Euskara


Aeiozu elkartearen eskutik eta Zizurko Udalaren laguntzarekin, datorren abuztuaren 19tik aurrera gaztetxoentzako komiki tailerra. Tailerrean sormena, teknologia, euskara eta belaunaldien arteko memoria bilduko dira. Komikian komikigileen nagusien iraganeko historia, istorio eta pasadizoak bildu eta jasoko dira. Sormen esperientzia bat izanen da, komikiaren lengoaia ikastearekin batera eta tresna digitalak baliatuz, helburu bikoitza du tailerrak: gazteen adierazpen artistikoa eta hizkuntza-adierazpena sustatzea eta bertako memoria zein kultura ikusgarri egitea komikiaren bidez.

Tailerraren ezaugarriak:

  • Saioak: Abuztuak 19, 21, 26, 28 eta irailak 2.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:30era.
  • Lekua: Kultur Etxea.
  • Adina: 9-12 urte.
  • Doan.

Informazio gehiago: 623 286 658 telefonoan eta aeiozu.asociacion@gmail.com.

Izen ematea: https://bit.ly/46Zvtvm

 





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala