Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoMaiatzaren 19an Made in Galiza ipuin-liburua irakurriko dugu. Irakurketa publikoa izanen da, bakoitzak pasarte bat irakurriko du, eta hori antolatzeko formulario hau bete mesedez. Hamabost minutuko txandak izanen dira, eta txanda bakoitzean hiruzpalau irakurle.
Izen ematea (jartzen duzun helbide elektronikoan baieztapen mezu bat jasoko duzu izen ematea ongi bidali baduzu; begiratu badaezpada SPAM karpeta):
Txalaparta argitaletxea: Galiziako argitaldariek urteko liburu onenaren saria eman zioten 2007an eskuartean duzun liburu honi. Irakurleen babesa ere ez zaio falta izan, gizarte fenomeno bilakatu baita Galizian: liburuko hainbat pasarterekin bideoak grabatu dituzte eta komikiak ere egin dituzte, baita irakaskuntzan erabiltzeko irakurketa-gidak ere. Umorez, fantasiaz, garraztasunez, hamaika ipuin labur idatzi ditu Sechu Sendek. Galizieraren egoera abiapuntu badute ere, euskal hiztunontzat biziki ezagunak diren egoerak zuzen eta zorrotz deskribatu dituzte. Izan ere, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurtzeko ohitura dugu baina, mendebaldera bihurtuz gero, zer ikusia eta zer ikasi ere badugula frogatzen digu liburu honek.
Datuen babeserako oinarrizko informazioa:
Tratamenduaren arduraduna: Zizur Nagusiko Udala
Helburua: Euskara Arloak antolatutako jardueren kudeaketa egitea.
Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko zuzenak ez badira, ezabatzeko eta gainerako eskubideak. Horretarako, udal bulegoetara zuzendu ahal da.
Informazio gehigarria: Informazio gehiago duzu gure webgunean, pribatutasun-oharra atalean.