Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoJoan den igandean, 2025eko irailaren 7an, Aire zabaleko XXI. pintura lehiaketa izan zen Zizur Nagusian, irailero gure herriko kaleak sormenez eta talentuz betetzen dituen hitzordu kulturala.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bisitan etorri zitzaizkigun guztiei, eta zorionak eman nahi dizkiegu irabazleei. Hauek izan ziren saritutako lanak:
Lehen saria: Eduardo Alsasua García (Gasteiz)
Bigarren saria: Jorge González Silva (Iruñea)
Accesita: Juan Bautista Senar Senar (Zizur Nagusia)
Lan guztiak irailaren 17tik 28ra egongo dira ikusgai Zizur Nagusiko Kultur Etxean.