Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Kuartolegua Fest


Irailaren 9, 10 eta 11n Kaurtolegua Fest jaialdia ospatuko da.

Orokorra


Irailaren 9, 10 eta 11n KUARTOLEGUA FEST jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da Zizur Nagusian. Erreniega Parkean, Kultur Etxearen Plazan izango da hitzordua, sarrera librea eta bost talde nafarrek osatutako kartela izango duena. Hiru egunetan zehar izango dira plazan gozatzeko bost kontzertuak, Zizur Nagusiko herritarrek hala nola bertara gerturatu nahi duen edonork aukeratu dezan gustukoen duen musika-hitzordua.

Irailaren 9an, ostirala, 21:00etan LA MALA PÉKORA taldeak irekiko du jaialdia, bere estilo sailkaezinarekin: mariachi estiloko rock bertsioak, abesti propioak eta haien ohiko parrandarekin.

Larunbatean, irailaren 10ean, gauez izango da hitzordu bikoitza, LEMON Y TAL taldea 20:30ean eta BEIETZ! 21:30ean, pop eta folk estiloko bi emanaldi. Lehen taldea ezaguna eta ongi etorria da jada Zizur Nagusian, eta bigarrena, Arbizun 2018an jaioa, plaza ugarietan ibili da azken aldi hauetan, euskarazko folka abesten.

Jaialdiaren amaiera irailak 11 igandean izango da, beste hitzordu bikoitz batekin, goizez eta arratsaldez oraingoan: 12:30ean CHELSEA HOTEL eta 18:00etan THE TIKITEENS.

CHELSEA HOTEL Zizur Nagusiarekin lotura handia duen musika talde bat da, eta, zalantzarik gabe lagun ugari erakarriko ditu plazara. Taldeak kultura garaikidea irauli zuen New Yorkeko hotelaren espiritua omentzen du garai hartako musika, soul akustikoaren bidez eskainiz.

Gure gertuko inguruko berbena talde ezagunenetako batek itxiko du 2022ko jaialdia. THE TRIKITEENS-ek plaza dantzan jarriko du zalantzarik gabe, kalejira, jotak eta porrusaldak, jauziak, balsak eta mexikarrak trikitixa-musikaz eskainiz.

KUARTOLEGUA FEST Zizur Nagusiko Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatzen du Imaginescene ekoizpen enpresarekin lankidetzan eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.

Cartel Kuartolegua Fest

Kuartolegua Fest





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala