Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Lurrinak 2026, otsailetik maiatzera egin lurrinzale!


Euskara


Lurrinak usain atseginak dira, perfumeak, kafe ehotu berria edo bizkotxoa labean.

Lurrinak ere badira ezagutzen ditugun leku edo pertsonen usainak, batzuetan nonbaitetik igaro eta usain bat sudurretik sartzean bat-batean sentimenduak edo oroitzapenak azaleratzen dira. Usaimena da, antza, memoriari gehien lotzen zaion zentzumena.

Euskararen Lurrinak kultur programa, beraz, oroimenaren betikotasunean geratu nahi duten xarmaz beteriko euskarazko ekitaldi efimeroak dira, komunitatearen zentzumenak pizten dituztenak.

Otsaila eta maiatza bitartean, arte eta aisialdi diziplina ezberdinak jorratuko dituzten lau jardueraz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Euskara ardatz duten gazteei eta helduei zuzendutako lau esperientzia:

  • Otsailak 25 – 20:00 – Kultur Etxeko patioan: Ongi etorri. Bortzirietako izen bereko ostatuan girotuta, Ameli antzerki konpainiaren eskutik taberna horretako istorioak enztungo ditugu. dantza, teklatua eta biolarekin lagunduta. Bi emakumek kudeatu zuten taberna, urrin feminista nabarmena darion antzerki goxoa. Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Martxoak 25 – 19:00 The House of Beer – 20:00 Txapelan: Antzerki erronda koperoa. Ostatu narratibo batetik benetako ostatuetara pasako gara oraingoan, Tartean Teatro konpainiaren bi antzerki laburrez gozatzera, umorea ikur! Txizatoki bat eszenatokian eta Hamalau. Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Apirilak 29 – 20:00 – Kokoa liburdendan: Euri beroak errezitaldi musikatua. Izen bereko liburuaren gaineko errezitaldi musikatua, emanaldi xamurra moduetan eta gordina edukietan, non Iban Garroren ahotsak eta Olatz Rojoren musikak ederki josiko dira inguruko liburu-apalategiekin. Izen ematea beharrezkoa, laster informazio gehiago.
  • Maiatzak 27 – 19:00 – Boltxoko elkartearen plazan: Ardo-gazta dastaketa kontatua. Denboraldi amaiera emateko, bosna gazta eta ardo ekologiko dastatu ahal izango ditugu. Arruazuko Albi Gaztak eta Oibarko Mendiko Upategiarekin. Izen emateak 5 euroan, laster informazio gehiago.





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala