Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Badator Lurrinak, euskara, aisia eta kultura uztartzen dituen programa ezberdina


Euskara


Lurrinak usain atseginak dira, perfumeak, kafe ehotu berria edo bizkotxoa labean.

Lurrinak ere badira ezagutzen ditugun leku edo pertsonen usainak, batzuetan nonbaitetik igaro eta usain bat sudurretik sartzean bat-batean sentimenduak edo oroitzapenak azaleratzen dira. Usaimena da, antza, memoriari gehien lotzen zaion zentzumena.

Euskararen Lurrinak kultur programa, beraz, oroimenaren betikotasunean geratu nahi duten xarmaz beteriko euskarazko ekitaldi efimeroak dira, komunitatearen zentzumenak pizten dituztenak.

Kultur programa berri honek maiztasunez (hilean behin edo bi hilean behin) gazte eta helduei zuzendutako askotariko diziplina artistiko eta aisialdiko jarduerak eskainiko dizkie, euskara bere zentroan dagoela. Lehenbiziko hiru emanaldiak jada prest daude, eta lurrinazaleak baino ez zarete falta:

  • Urriak 29 – 20:00 – Kultur Etxeko patioan: Bertso-klowna Beatriz Egizabal, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colinarekin. Gonbidapenak: doan, Kultur Etxeko txarteldegian edo lotura honetan online. Sorpresak egongo dira…
  • Azaroak 26 – 20:00 – Txapela tabernan: Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña antzezlan laburra. Hemen teaserra. Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Abenduak 17 – 19:30 – Kultur Etxeko antzokiko taula gainean: Ikasi Asier Kidamekin Gabonetako otordu eta poteoetarako magia-trukuak, lagun eta senideak harritzeko modukoak! Gonbidapenak: doan, Kultur Etxeko txarteldegian edo lotura honetan online.





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala