Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiago
Diva deskokatuak, artista martirizatuak, birtualtasuna erdizka. Kantari batek autotunearekin abesten du eta hala ere gaizki abesten du. Barregarria da, baina ez positiboa. EP bat ateratzea da moda. Queer teoriako liburu pila bat irakurtzea. Zeure proiektuari ekitea. Hau da… originala izatea. Perfektuak izan behar dugu.
Lau lagunek elkarreragiten dute gorputz bat den antzoki baten ageriko mekanismoekin, gatazkarako lurralde gisa mugatuz. Interpreteek gauza bera ez den beste zerbait izateko desira gorpuzten dute, guztia apurtu eta epaia ospatzen duen judizio eta identitateen zurrunbiloa eraginez.
Beste pertsona baten kopia merkea izan nahi dut, plastikozko arima bat daukat, besterik ez.
Azaleko elkarrizketa bat eta amaigabeko diskurtso teoriko bat elkarren artean elkarreragiten duten geruzetan gainjartzen dira, pantaila zatituaren ilusioa sortuz.
Antzezlanaren ondoren talde artistikoarekin topaketa.