Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoOHARRA: Euskaraz
104. haurra umezurztegi batean dago, adoptatzeko irrikitan. Egoera berean dauden beste neska batzuek bezala, lan gogor-gogorra eginez ematen ditu egunak, jantziak egiten eta josten, esaten dietenez horixe baita bidea adopzio-familia bat lortzeko. Behin batean, ordea, neska berri bat iritsiko da eta zalantzan jarriko du hori dena; hortik aurrera, jolasaren eta irudimenaren bitartez, neskak matxinatu eginen dira haietaz espero den hartara nahitaez egokitu behar izatearen aurka. Familia-antzerkia lantzen duen ikuskizun honetan, aktoreen lana objektu-antzerkiarekin eta txotxongiloekin nahasten da.