Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Berlin Brecht Kabarett


Urt 24


Dramaturgia eta zuzendaritza: Pedro Miguel Martínez

Pianista: Francesco Casali

Interpreteak: Aurora Moneo, José María Asín, Marta Juaniz, Txori García Uriz, Leire Ruiz, Iratxe García Uriz, Pablo Salaberri, Maiken Beitia, Oier Zuñiga

 

“Mackie Navaja”ren doinuek kabaret giroan barneratuko gaituzte, baina baita gangster giroan ere. Eta berehala Bertolt Brecht maisuaren hitzek astindu ederra emanen digute gure jarlekuan: Ez ezazue ohikoa gauza naturaltzat hartu, zeren, desordena, nahasmendu antolatua, arbitrarietatea eta gizatasun gizagabetua nagusi diren garaietan, ezerk ere ez baitu natural iruditu behar, ezerk ere ez baitu aldatzeko ezinezkoa iruditu behar. Agertokian, bederatzi aulki, piano bat, testuak harat-honat, eta aktore talde bat, sekulako egiak esaten dituzten testuak irakurtzen eta abesten, guztiak ere Brechtek onduak.

Wesker eta Txekhovekin egin zuten bezala, antzerki unibertsalaren idazle handi horren testu gehiago irakurtzeko gogoa piztea da aktore taldearen asmoa, bai eta haren testuetatik ikastea ere, idatzi zirenean bezain beharrezkoak edo are beharrezkoagoak baitira gaur egun.

Antzezpenaren ondotik, topaketa talde artistikoarekin.



Urtarrila
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031




Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala