Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Buruarinak egiteko tailerra euskaraz 2024 [BETETA]


Euskara


ADI! BI SAIOAK BETE EGIN DIRA, IZEN EMATEA ITXITA.

Zizur Nagusiko festak ate-joka dira eta horren aitzin, nola ez, festaurrea dugu (besteak beste “Gora Bihotzak!” ikuskizuna irailaren 5ean). Etxean dena prestatzen ari dira familiak, barrakek motoreak martxan jarri dituzte, familiek egitarauko hitzordu ezinbestekoak “X” handi batekin markatzen dituzte: osteguneko “Marietak Zirkus” kale antzerkia Zirika Zirkusekin, eguneroko jolasak eta tailerrak goizetan Dindaiarekin, Eztitan kontzertua ostegunean, Kulkiren baserriko jolas parkea ostiralean…, eta, zergatik ez, gure buruhandia edo kilikia sortuko dugu festetan dotore atera ahal izateko!

Data: Irailak 10, asteartea
Ordutegia: Bi txanda, lehena 15:30 h > 17:30 h eta bigarrena 18:00 h > 20:00 h.
Iraupena: 2 h.
Lekua: Zizur Nagusiko kultur etxean (erakusketa aretoan)
Izena emateko epea: Irailak 5

Oharrak: Tailer honetan haurrek beren buruarina edo buruhandia sortuko dute. Horretarako, egin nahi duten diseinua izena ematearekin batera aukeratu behar dute, materiala aldez aurretik prestatu ahal izateko. Ez da materialik eraman behar, soilik ongi pasatzeko gogoa ekarri! 5-9 urteko haurrek heldu baten laguntza behar dute. Edukiera mugatua.

Zalantzak: euskara@zizurnagusia.eus / kultura@zizurnagusia.eus / 948182500

Diseinu aukerak:

 

Datuen babeserako oinarrizko informazioa:
Tratamenduaren arduraduna: Zizur Nagusiko Udala
Helburua: Euskara Arloak antolatutako jardueren kudeaketa egitea.
Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko zuzenak ez badira, ezabatzeko eta gainerako eskubideak. Horretarako, udal bulegoetara zuzendu ahal da.
Informazio gehigarria: Informazio gehiago duzu gure webgunean, pribatutasun-oharra atalean.
—-





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala