Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoData: Apirilak 9, asteazkena.
Ordutegia: 16:30etik 19:30era.
Lekua: Zizur Nagusiko kultur etxea eta plaza.
Egitaraua: 16:30 – 19:30 Euskaraldiaren materiala, furgoneta, musika…; 17:00 – 18:00 Contakids eta Itzal-titere tailerrak Kultur Etxean (izen ematea); 17:00 – 19:00 Txapa tailer librea Hots Gurasoen eskutik; 18:15 argazki herrikoia.
Contakids eta Itzal-titere tailerretan aldez aurretik izena eman beharra dago. Hauetan, haurrak heldu batekin batera parte hartuko du, eta edukiera mugatua dute. Albiste honetan bi tailerren deskribapena eta izen ematea. Adi! Contakids tailerrean biek, haurrak eta helduak, jakin behar dute euskara; Itzal-titere tailerrean aldiz, haurra baino ez. Halere, bi tailerrak euskaraz izanen dira. Ikasmailak: Contakids (HH1 – LH1) eta Itzal-titere (HH3-LH6).
Zalantzak: euskara@zizurnagusia.eus / 948182500
Izen ematea martxoaren 24tik aurrera (jartzen duzun helbide elektronikoan baieztapen mezu bat jasoko duzu izen ematea ongi bidali baduzu; begiratu badaezpada SPAM karpeta):
Contakids: Kontaktu fisikoaren, jokuaren eta mugimenduaren bitartez ume eta gurasoen arteko komunikazioa sakontzeko metodologia bat da. Umeak gorputz mugimenduaren bitartez bere gaitasun motoreak eta bereganako konfidantza indartzen ditu. Gurasoek umeekin elkarrekiko dagoen konfidantzan oinarritutako erlazioa garatzeko aukera dute, euren burua berriro ume sentitzeko eta seme-alabak kondizio gabe laguntzeko. Dantza, jolasa eta musika oinarri moduan hartuta ume txikien mundura gerturatuko gara eurendako hain garrantzitsua den gorputzaren mugimendun murgiltzeko. Ikasmailak: HH1 – LH1. Non: Kultur Etxeko Mindegi gelan (eguraldi ona bada, kalera atera gintezke). Iraupena: Ordubete.
Itzal-titere laborategia: Laborategi didaktiko eta dibertigarri honetan haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik. Bizi dugun pantailen aroan talde sorkuntzaren balioa bultzatuz, haurrek ikus-entzunezkoen jatorria ulertzea nahi dugu. Sinpletasunaren sakonera deskubritzea, norberaren gaitasun eta sormena bereziki azpimarratzea. Haurren irudimen, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea da. Cursos: HH3 – LH6. Non: Antzokian. Iraupena: ordu eta laurden.
Datuen babeserako oinarrizko informazioa:
Tratamenduaren arduraduna: Zizur Nagusiko Udala
Helburua: Euskara Arloak antolatutako jardueren kudeaketa egitea.
Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko zuzenak ez badira, ezabatzeko eta gainerako eskubideak. Horretarako, udal bulegoetara zuzendu ahal da.
Informazio gehigarria: Informazio gehiago duzu gure webgunean, pribatutasun-oharra atalean.