Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiagoIzan ere, Europa osoko kultura tradizionalean zabaldutako ohiturak izan dira arimen egunarekin lotutakoak. Esan daiteke, gurean, hasiera ematen ziotela neguko festen zikloari: Arimen Gaua, San Tomas, Olentzero, Santa Agata eta Inauteriak. Neguko festen ezaugarri komuna zen eskean ibiltzea, gehien-gehienetan gazteak edo haurrak etxez etxe ibiltzen ziren jakiak edo gozokiak biltzen eta, askotan, abestuz deitzen zuten bizilagunen arreta. Herri bakoitzak bazuen bere aldaera; guztion helburua, ongi pasatzea eta adiskideekin egotea.
Gure gizartea etengabean aldatzen ari da, baita festak ospatzeko modua ere. Aldaketa horretan film eta komunikabide nagusiek eragiten dute. Horrela izan da eta, ziur aski, horrela izanen da aurrerantzean, baina gure esku dago gure kultura eta tradizioak ezagutzea eta gure seme-alabei horren berri ematea; belaunaldi berriak izanen baitira, bihurrikeriak egiteko eta dibertitzeko, etxeko trapuekin mozorrotu eta, “ziria edo saria” esanez edo “txinurrien” kanta zaharrak birmoldatuz, Gau Beltzean betiko eske-erronda egiteko eta kalabazak husteko ohiturak berrituko dituztenak. Gehiago jakin nahi? Neguari hasiera emateko kalabazak eta txinurriak.
Hori dela eta, Zizur Nagusian, Euskara Zerbitzutik Gau Beltza egitaraua osatu dugu euskaraz, Kultura zerbitzuarekin, liburutegiarekin, Hots Gurasoekin eta Erreniega IPrekin elkarlanean, berrerabilitako edo garaiko elementuekin (kuiak, hostoak…):