Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Zizurren Euskaraz 2024 eta San Joan suak


Euskara


Ekainarekin batera hemen da berriz ere “Zizurren Euskaraz” zikloa: Euskarak karrikak, plazak, parkeak eta baita Zizurko urmaela ere blaituko ditu. Hala, ekainaren 7tik hasita eta San Joan gaueko sutaraino euskara nonahi ibiliko da gurean.

  • Ekainak 7, ostirala, 20:00etan: “Bilakatzen (kontzertua / helduentzat), Ache pa ti musika taldearekin. Kultur Etxea. 6 euro (online eta txarteldegian).
  • Ekainak 14, ostirala, 20:00etan: “Zizurko bargastak ( diziplinarteko ikuskizuna / helduentzat), Saioa Alkaiza eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Garazi San Martin bufoi eta zuzendari, Irkaitz Perez-Izarbe artista grafikoa, Ilunabarra txistulariak, Birariak dantza taldea eta Zizurko joaldunak . Kultur Etxea. 5 euro (online eta txarteldegian).
  • Ekainak 16, igandea, 18:00etan: “Izeba tekla” (musika, jolasa, pianoa haurrekin), Xabier Lizasorekin. San Andres elizaren atzeko aldean, parkean.
  • Ekainak 18, asteartea, 19:00etan: “Gora bihotzak!” (haur berbena, jolasak eta animazioa), Eidabe konpainiarekin. Kultur Etxeko plaza. Leku aldaketa: Erreniega Ikastetxeko Estalpea.
  • Ekainak 19, asteazkena, 19:30ean: “Furgonologo, bizitza bat furgonetan” (bakarrizketa umoretsua / helduak eta gazteak), Julen Axperekin. Kioskoaren plaza (Santa Krutz).

Eta euskarak jarraipena izanen du ekainaren 21ean, “San Joan su txikia”-rekin, ipuin-kontaketa musikatua Zizurko baltsan, eta ekainaren 23an, betiko San Joan suak Ardoin.

  • Ekainak 21, ostirala, 20:00etan: “San Joan su txikia” (ipuin musikatuak), Ameli ipuinen jostuneren eskutik. Zizurko urmaelean (Ardoi sektorea)
  • Ekainak 23, igandea: San Joan su tradizionalak, Zizurko kolektibo ugarik girotuta. Ardoi sektorean.

“Zizurren Euskaraz” kartela JPG formatuan.

San Joan suak kartela (ekainak 23), JPG formatuan.

Eguneraketa-ohartarazpenak 01: Aldaketarik balego egitarauan (ordutegia, lekua…), hemen jasoko dugu.





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala