Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

XXII. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa


Ira 13

  • 10:00-17:00
  • Pintura

OHARRA: 16 urtetik gorako edonork parte har dezake.


Aurten ere, Zizur Nagusiko Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren deialdia egiten da. Irailaren 13an, igandean, izanen da. Gaiak Zizur Nagusiarekin eta bere paisaiak, txokoak, interes historiko eta artistikodun eraikinekin… zerikusia izan beharko du eta nahi den teknika aukeratu daiteke. Parte-hartzaileek eramango dituzten lanen neurria librea izango da. Hala ere, neurriak gehienez ere 100 cm izango du lanaren alde guztietan. Lanak euskarri zurrun eta arinaren gainean aurkeztuko dira.

Erabiliko diren euskarriak (gehienez ere bi pertsona bakoitzeko) Kultur Etxean zigilatuko dira irailaren 13an, goizeko 10:00etatik 11:00etara. Parte-hartzaileak astoa eta lanak egiteko beharrezko tresna guztiak eramango ditu. Lan bakar bat aurkeztu ahal izango da, SINATU GABEKOA.

Honako sariak emango dira:

Lehen saria: 900 € eta diploma.
Bigarren saria: 600 € eta diploma.
Bertako lanik onenari akzesita: 300 € eta diploma (accesitaren irabazlea Zizur Nagusian erroldatua egon beharko da).

Ikusi hemen AIRE ZABALEKO PINTURA LEHIAKETAREN oinarriak





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala