Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Nadie está lejos, ADOS TEATROA


Mai 31


19:30 performancea. Kultur Etxeko plazan

20:00 dokumentala + topaketa talde artistikoarekin. Antzokian

Sarrera librea

Ikuskizuna egiten da bai arte eszeniko eta plastikoetako profesionalekin batera, bai pobrezian, etxegabezian edota zaurgarritasun ekonomikoan dauden pertsonekin elkarlanean. Gizartean dagoen aporofobiari buruzko gogoeta da. Aporofobia terminoa Adela Cortina filosofoak sortua da, pobreenganako arbuioa, beldurra edo gorrotoa adierazteko, eta xenofobia, arrazakeria eta beste gaitz batzuen sorburuan dago. Inor ez dago pobreziatik edo bere burua kalean ikustetik salbu. Nahikoa da kontrako zirkunstantzia batzuk bata bestearen atzetik kateatzea.

Kultur Etxeko plazan emanen den perfomancean, bi lan plastiko eginen dira zuzenean, dramaturgia garatzen den bitartean: artista plastiko batek horma-irudi bat onduko baitu, eta ebanista batek, berriz, aulkiak eginen ditu, hondakinak erabiliz.

Antzokian, 45 minutuko dokumental bat emanen da, konpainiak berak ekoiztua, Iruñeko PARIS 365 jangela solidarioaren erabiltzaile talde baten esperientzia jasotzen duena.







Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala