Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
ADOS Informazio gehiago
OHARRA: Zugardi Big Band
“New York, New York” filmeko soinu-bandak (Martin Scorsese, 1977) klasiko bat sortu zuen, eta Frank Sinatrak arrakasta handiz gehitu zuen bere programan. Sagar Handiak bere ereserkia zuen. “La Voz” izeneko crooner ospetsuari omenaldi gisa, Zugardi Big Bandek XX. mendeko 30eko hamarkadatik gaur egunera arteko ahots klasikoen ibilbidea prestatu du, horietako asko Sinatrarekin elkartuta. Raul Martains eta Ana Zabalza dira “New York, New York” kontzertuko abeslariak.
Gaur egun, Zugardi Big Band Nafarroako jazz talderik handiena da (39 musikari), eta Zizur Nagusian jaio zen 2017ko udazkenean. Taldearen zuzendaritza musikala Wifredo Solerrena da.