Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Zizurko Bargastak


Eka 14


Bargastak emakume lotsagabe eta ausartak dira. “Zizurko bargastak’, hortaz, gure herriko emakume ausartendako gonbita da, artista gonbidatuekin bat egin dezaten eta anfiteatroaren plaza publikoa har dezaten. “Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz’ haritzat harturik, Garazi San Martin inprobisatzaileak artistak eta herriko kolektiboak zuzenduko ditu, emanaldiaren fokua arloz arlo eramanik; batzuetan, norbanakoen emanaldiak, bestetan bizpahiru diziplina fusionatuta eta uztartuta. Saioa Alkaiza eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak, Ilunabarra txistulari taldea, Birariak dantza taldea, Zizurko Joaldunak eta artista grafiko bat arituko dira. Ekimena hiru udal

programaziotan dago sarturik: Kulturakoan, barnealdeko denboraldia ixteko; Zizurren Euskaraz programan, helduendako beste kale ikuskizun batzuek lagundurik eta, era berean, Harrotasunaren egunerako proposamen aberasgarrian, sexu askatasun eta aniztasunak aldarrikatze aldera.

 Ikuskizuna elkarlanean antolatu dute Zizur Nagusiko Berdintasun, Kultura eta Euskara zerbitzuek herriko taldeekin.







Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala