Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

“Euskara (desde) Zero”, Zizur Nagusiko merkatarientzat


Euskara


Herriko merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera handitzeko asmoz, Zizur Nagusiko udalak Euskara Merkataritzara programa antolatzen du, beste udal batzuekin batera: aholkularitza, karteleria, euskarriak… eta orain honakoa ikastaroa eskaini nahi die euskaraz ez dakiten jendaurreko langileei: “Euskara (desde) Zero”. Ikastaroaren ezaugarriak:

Nori zuzenduta: Zizur Nagusiko merkataritza eta ostalaritzako euskararik ez dakiten langileei.
Helburua: oinarrizko euskara ikasi euskaldunei arreta ematen laguntzeko.
Zenbat saio: guztira 12 saio, bakoitza bi ordukoa.
Noiz: 2023ko azaroan eta abenduan, astean bi egun.
Ordutegia: hiru proposamen daude. Gehiengoak aukeratzen duena aterako da.
Lekua: Zizur Nagusian bertan.
Prezioa: doan.

Jakiteko gutxieneko ikasle kopurua dagoela eta ordutegia erabakitzeko, bete honako galdetegia irailaren 21erako, osteguna:

    Aukeratu ordutegi posibleak: / Elige horarios posibles:

    Sakatu "Enviar" botoia izena emateko / Click-a en enviar para inscribirte:



    Datuen babeserako oinarrizko informazioa:
    Tratamenduaren arduraduna: Zizur Nagusiko Udala
    Helburua: Euskara Arloak antolatutako jardueren kudeaketa egitea.
    Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko zuzenak ez badira, ezabatzeko eta gainerako eskubideak. Horretarako, udal bulegoetara zuzendu ahal da.
    Informazio gehigarria: Informazio gehiago duzu gure webgunean, pribatutasun-oharra atalean.
    —-





    Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

    948 18 25 00

    kultura@zizurnagusia.eus

    Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala