Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Marikaroa Zizur Nagusia


Orokorra


Marikaroa programa Zizur Nagusiko herritarrek antolatzen dute Udalarekin elkarlanean. Bere helburu nagusia da aldaketa soziala sustatzea, herritarrek balio propio gisa har ditzaten sexu, genero eta identitate aniztasuna, baita LGTBI+ eskubideekiko errespetua ere, estereotipoak ezabatuz.

Kolektiboak LGTBI+ gaien gainean pedagogia lantzeko beharra hauteman zuen, eta horri erantzuteko sortu da programa. Egitaraua 10 jarduerek osatzen dute, askotarikoak, eta urtarrilaren 26tik martxoaren 4ra antolatuko dira Zizur Nagusiko zenbait gunetan.

Programaren inaugurazioa urtarrilaren 26an, osteguna, izanen da Zizur Nagusiko Kultur Etxean, sarrera librea izanen da.

Jardueren informazio guztia programan duzue.

 

 

 





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala