Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Antzerki tailerraren emanaldia


Ikastaroak eta prestakuntza jarduerak


8-11 eta 12-16 urte bitarteko Zizur Nagusiko Antzerki Tailerrek antzerki emanaldi bat prestatu dute ikastaroari amaiera emateko. Hitzordua ostiral honetan, martxoak 31, 19:00etan izango da, Kultur Etxeko Antzokian.
Txikienek “Crisis en los cuentos clásicos” emanaldia eskainiko digute. Antzezlanean, ipuin tradizionaletako pertsonaiak ipuinaren historia aldatzen saiatuko dira, egungo garaietara egokitzeko, nahiz eta haien artean desadostasun batzuk egon.
Bestetik, gazteen antzerki tailerrak “Luces ,cámara y acción” antzezlana eskainiko digu. Ezbeharrez betetako pelikula baten filmatzea, non dena gaizki ateratzen dela ematen duen. Lortuko dute pelikula grabatzea?
Sarrera librea izango da, aretoaren edukiera bete arte. Ateak 18:30ean irekiko dira.





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala