Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

Haurren eta gazteen antzerki tailerren emanaldiak


Ikastaroak eta prestakuntza jarduerak


8 eta 11 urte bitartekoen antzerki tailerrak eta 12 eta 16 urte bitartekoenak, urrian hasitako ikastaroan egiten ari diren lanaren erakustaldi bat prestatu dute.

Hitzordua abenduaren 22an, ostirala, izango da, 18:00etan, Kultur Etxeko Antzokian. Sarrera librea izango da, bete arte.

Bi taldeek erakustaldi bateratu bat egingo dute, eta honako pieza labur hauek eszenaratuko dituzte, gazteleraz:

  • Olentzeroren basoa
  • Gabonetako ipuina
  • Pospolo-saltzailea
  • Santa Clausen lera

Ekitaldia publiko guztientzat da eta ikasleen eta Susana Gutierrez irakaslearen izenean, Kultura Zerbitzuak hitzordura joateko deia egiten dizue.

Irudia: studio4rt Freepik-en





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala