Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.  

ADOS Informazio gehiago

KORRIKA BADATOR, ZIZUR ERE HARRO HERRI!



Korrikaren 23. edizioa martxoaren 14tik 24ra bitarte izanen da, Irunen hasi eta Baionan bukatuz. Tartean, martxoaren 16an (larunbata) Zizur Nagusitik pasako da, arratsaldeko 19:39 aldera. Zizur Nagusiko Udala eta herriko hainbat kolektibo (Erreniegako guraso elkartea, Hezibidea, Zizurko Trikitilariak, Ilunabarra Txistulariak, Jai Batzordea, Galtzagorri Txaranga, Birariak Dantza Taldea, Zizurko Joaldunak, Garrazta Elkartea, Txintxur Elkartea, Boltxoko Elkartea, Arberoki Elkartea, Marikaroa, Zizurko Athletic Peña, talde feminista, Zizurko gaiteroak, …) elkarlanean dabiltza, Korrika pasako den egunaz harago, programazio kulturala antolatzeko.

Otsailaren 9an Korrika Kulturaleko lehen kutixia dastatu ahal izan genuen: Eguzkilore, mitologia eta jazz ikuskizuna. Baina, Zizurko kulturaldiaren gehiena martxoan lehen hamabostaldian izanen da: Kultur Etxeko patioan egongo den erakusketaren inaugurazioa 1ean izanen da: umorezko bisita gidatu inprobisatua, hitzartzea eta zizka-mizkak; 2an bertso-bazkaria Garrazta elkartean; 9an triki-poteoa; 14an haurrentzako tailerrak (txapak, giltzarrapoak) eta girotzea Kultur Etxeko plazan; eta 15ean Korrika Txikia. Korrika egunean bertan gainera, martxoaren 16an, goizetik Zizur Nagusiko kolektiboek musikaz eta dantzaz jantziko dituzte karrikak, frontoi ertainean bazkari autogestionatua izanen da eta ondotik musika eta dantzaldia Korrika zizurreratu arte!

 

 

 





Erreniega Parkea 25 P.K.: 31180 Zizur Nagusia (Nafarroa)

948 18 25 00

kultura@zizurnagusia.eus

Ayuntamiento de Zizur Mayor | Zizur Nagusiko Udala